Kultura eta Artea
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Uda ikastaroa
Bikaintasuna Euskal Ikasketetan: nolako irakaslea, halako ikaslea?

Bikaintasuna Euskal Ikasketetan: nolako irakaslea, halako ikaslea?

Uzt. 10 - 10. Uzt, 2024 Kod. K08-24

Azalpena

Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 35 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 28 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 12 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Uda Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du eta, horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditugu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIV” izenburua.

Irakurri gehiago

Helburuak

Nazioartean edo testuinguru eleanitzetan, oro har, hizkuntzak eta humanitateak (eta, zehatzago, euskara eta euskal kultura) irakasten ari direnei, edo etorkizunean horretan ariko direnei, ikasleak motibatzeko proposamenak eta tresnak aurkeztea.

Hizkuntza eta humanitateetako ikasleen irakaskuntzarako tresna metodologiko esanguratsuen berri ematea.

Eskolako jardunaren baitan irakasteak eta ebaluatzeak izan behar lukeen lotura estuaz ohartaraztea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Ikastaroa presentziala izango da eta motibazioa, metodologia eta ebaluazioa izango ditugu hizpide, betiere hizkuntzei eta humanitateei lotuta.

Antolakuntza

  • Etxepare Euskal Institutua

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • EHU

Programa

2024-07-10

09:15 - 09:25

Hitzaldia

    Jardueraren aurkezpena

    • Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua - Euskara sustatzeko eta hedatzeko zuzendaria
    • Junkal Gutierrez Mangado | UPV/EHU - Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea
    09:30 - 10:15

    “Motibazioa pizteko poxpoloak“

    • Naiara Arriola Garicano | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea
    10:30 - 11:15

    “Euskara atzerriko hizkuntza: irakasteko proposamen erakargarriak“

    • Mikel Babiano López de Sabando | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea
    11:30 - 12:15

    “Literatura jardueren diseinu esanguratsua“

    • Idurre Alonso Amezua | Mondragon Unibertsitatea - Irakaslea
    12:15 - 12:30

    Atsedena

    12:30 - 13:15

    “IKTen eragina hizkuntza ikasleen motibazioan “

    • Mikel iruskieta | HiTZ zentroa, EHU - Irakaslea
    • Unai Atutxa Barrenetxea | HiTZ zentroa, EHU - Irakaslea
    13:30 - 14:15

    “Ebaluazioa aspergarria? Proposamen batzuk“

    • Neus Sanmartí Puig | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa - Irakasle emeritua
    14:15 - 14:30

    Itxiera

    • Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua - Euskara sustatzeko eta hedatzeko zuzendaria

    Zuzendariak

    Monika Madinabeitia Medrano

    Etxepare Euskal Institutoa

    Monika Madinabeitia irakasle titularra da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatean, Espainian. Bere ikerketa arlo nagusiak e/immigrazioa dira, Amerikako mendebaldeko euskal diaspora nabarmenduz.

    Hizlariak

    Idurre Alonso Amezua

    Huhezi Koop.E

    Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan taldeko kidea da Mondragon Unibertsitatean. Irakasle- ikerlari hau Euskal Filologia lizentziaduna da (EHU, 2000); 2005ean, HIZNET hizkuntza plangintza graduondoa burutu eta, 2009an, doktore tesia aurkeztu zuen EHUn. Egun, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatean, Hizkuntza eta Literatura departamentuan dihardu irakasle ikasketetan eta BH masterrean. Ikerketa jarduerari lotua. Esteka honetan ikus daitezke argitaratu dituen artikuluak, txostenak eta parte hartu dituen ikerketak. https://www.mondragon.edu/es/grado-educacion-primaria/profesorado/-/profesor/idurre-alonso-amezua

    Naiara Arriola Garicano

    Psikologian lizentziaduna eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU), bertan irakaslea da Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta hauen Garapen sailean. Eusko Jaurlaritzako “Ikaskuntza eta Ezagutza” talde bateratuan eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako “Inhibizio Latentea eta Ikaskuntza Inhibitzailea” proiektuari esker, arreta, pertzepzioa, ikaskuntza eta motibazioa oinarrizko prozesuak ikertzen ditu. Honekin batera Gipuzkoako arreta gabezia eta Hiperaktibitatea/gabe Nahastea (ADAHIgi) elkartearekin lankidetzan dabil oinarrizko prozesuen ikaskuntzan lortutako ezagutza esparru aplikatuago batera transferitzeko asmoz

    Unai Atutxa Barrenetxea

    Hitz Zentroko IXA ikerketa-taldearen kidea. Formakuntzaz doktorea Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamendua programan (Euskal Herriko Unibertsitatean, 2022); nazioarteko tesiarekin, egonaldia Mexikon eginda. Aurrez, Lehen Hezkuntzako graduduna (EHU), 2016an, eta, ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Unibertsitate Masterra burututakoa (Donostia, 2016-2018). 2017-2019 urteen bitartean, irakasle aritu nintzen Zornotzako Barnetegian eta Barakaldoko Udal Euskaltegian. Egun, Irakasle Laguntzaile Doktore ari naiz, ordezko gisa, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (HEFA), Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, hain zuzen. Horrekin batera, ikertzaile dihardut IKER-GAITU proiektuan, Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailean

    Mikel Babiano López de Sabando

    UPV-EHU

    Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua naiz (EHU, 2007) eta IGZ/CAP titulua (Salamancako unibertsitatea, 2009), Literaturari eta Idazketa Sortzaileari buruzko masterra (Idazle Eskola-UNED, 2015) eta Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritzako graduondokoa ditut (EHU, 2019). EHUko doktoregaia naiz euskal ikasketen arloan. Lizentziaturan ari nintzela, alemana Leipzigen (2005) eta errusiera San Petersburgon (2007) ikasteko bekak jaso nituen. Horiez gain, beste hizkuntza batzuk ere ikasi ditut. 2007tik hona zenbait itzulpen lan egin dut (literaturarekin eta saiakerarekin lotutakoak, batik bat) eta hizkuntza irakasle aritu naiz, bai unibertsitatean bai DBH eta Batxilergoan. Unibertsitateari dagokionez, Nürnberg-Erlangeneko unibertsitatean (2009-2010), Berlinen (2010-2012) eta Frankfurten (2012-2013) euskara atzerriko hizkuntza gisa irakatsi dut. Berlin nahiz Frankfurten kasuetan, Etxepare Institutuaren bidez jardun nuen. 2018tik 2024ra bitartean, EHUn alemana irakatsi dut atzerriko hizkuntza gisa. DBH eta Batxilergoari dagokienez, euskara, ingelesa eta alemana irakatsi ditut (2014-2018), Donostiako Deutsche Schule-Colegio Alemanean (2015-2017), besteak beste. Kasu horretan, euskara saileko koordinatzailea ere izan nintzen.

    Junkal Gutierrez Mangado

    Mikel iruskieta

    UPV/EHU, Irakasle Atxikia

    Mikel Iruskieta HEZikt Berezko Tituluko (UPV/EHU) zuzendaria da. Euskal Filologian (2001) eta Filosofian (2007) lizentziatua eta doktorea 2014an Euskal Filologian. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea 2008tik eta Hizkuntzaren Analisia eta prozesamendua (UPV/EHU) master ofizialeko irakaslea. Halaber, IXA Taldeko ikertzailea eta CLARIN-ERIC-eko kide. IXA-CLARIN-K Humanitate Digitalen ikerkuntzarako hizkuntza teknologia garatzeko ikerketa-azpiegitura koordinatzen du.

    Neus Sanmartí Puig

    Zientzia kimikoan doktore eta gaur egun Zientzien Didaktikako ohorezko katedradun, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ere irakasle izana da eta honako arloak landu izan ditu: zientzien ikaskuntza, hizkuntzen irakaskuntza ezagutzaren esparruan eta, gaur egun, ebaluazioa. Ikasgelako jardunaren, ikerketaren eta irakasleen prestakuntzaren arteko hartu emanak optimizatzea interesatzen zaio, ikaskuntza esanguratsua izan dadin jakintzaren arlo guztietan, baita gizartearentzat adierazgarri eta atsegingarri ere. Bi liburu argitaratu ditu ebaluazioaren inguruan: Evaluar para aprender. 10 ideas clave, eta Evaluar y aprender: un único proceso. Zuzendari izana da Enseñanza de las Ciencias aldizkarian nahiz UABeko Hezkuntza Zientzien Institutuan. Rosa Sensat Pedagogia Saria jaso zuen eta UABeko LIEC (Zientzien Hizkuntza eta Irakaskuntza) ikerketa taldeko kide da.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-07-10 arte
    25,00 EUR28,00 EUR
    - 40,00 EUR
    - 34,00 EUR
    - 28,00 EUR
    - 34,00 EUR
    - 34,00 EUR

    Kokalekua

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    43.3148927,-1.9985911999999644

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa